Duela 25 urte, dena ideia batekin hasi zen: mundu konektatuago, adimentsuago eta gizatiarrago irudikatzea eta imajinatzea. Gaur, atzera begiratzean, hunkitu egiten gaitu elkarrekin lortu dugun guztia ikusteak. Kode-lerro bakoitzarekin, aurkikuntza bakoitzarekin eta gainditutako erronka bakoitzarekin, gure historia eraiki dugu.

2025ak kapitulu berri bat ezartzen du: gure 25. urteurrena.

25 urte daramatzagu lanean eta ikertzen, gure ingurune osoari balioa emateko eta gizarteari ezagutza transferitzeko. Izan ere, urte hauetan guztietan munduaren ikuspegi bat garatzen aritu gara, non teknologia eta pertsonak aldaketaren benetako eragile diren.

Eta hori partekatu nahi dugu.

Zatoz gure historian zehar ibilalditxo bat egitera

2001

ABENDUA

Vicomtech Fundazioa

Fraunhofer Institutuaren Alemaniako ereduak bultzatuta sortu zen Vicomtech, Euskadin behar horiek beteko zituen Zentro Teknologiko baten beharrak bultzatuta. Julián Flórez izendatzen dute zuzendari nagusi.

Lehen taldea

Julian Flórez hasten da zuzendari nagusi lanetan. Jorge Posada, nazioarteko kontaktu nagusia, Vicomtech-en sartzen da Zuzendari Zientifiko gisa, eta ondoren Edurne Loyarte, Finantza Zuzendari gisa, Aloña Otero, eta ikertzaile taldea osatzen hasten da.

2001

2003

Lehenengo akordioa unibertsitate batekin

Vicomtech-ek eta UPV/EHUk bat egin dute hezkuntza-erakundetik gure zentrora talentua transferitzeko.

ISO9001 ziurtagiria

Gure lehen ISO9001 ziurtagiria lortzen dugu, Kalitatea Kudeatzeko Sistemarako (KKS) gutxieneko baldintzak finkatzen dituen arauetako bat.

2004

2005

Taldeak gora egin du, 35 gara jada

Pixkanaka hazten ari ginen. Helburu komun batekin: mundua eraldatuko duen teknologia sortzea. Ahalegin, pasio eta ideia askorekin, taldea hazi egin zen, talentua eta ametsak batuz. Kide bakoitzak energia eta ezagutza ekarri zituen.

UNE 166002

Urte hontan UNE 166002 ziurtagiria lortzen dugu. Ziurtagiria hau gehien identifikatzen gaituena da I+G+b bikaintasuna egiaztatzen digulako eta berrikuntzaren kudeaketaren abangoardian kokatzen gaituelako.

2006

2007

Gure lehenengo eraikina

+ Sailetan banatzea

Vicomtech lehen aldiz sailetan banatu egiten da. Gure lehen eraikinaren erosketa ere sinatzen dugu Mikeletegi pasealekuko 57. zenbakian.

Gainera, urte horretan, Vicomtech lehen urratsak ematen hasten da mugikortasunaren arloan.

Euskadiko Zentro Teknologiko aitortza

2008

2009

Marka-berritzea

Vicomtech-en rebrandinga, ‘o’ hizkian begi bat irudikatzen duen zeinuaren diseinua barneratuz, Ikusmen Artifizialeko teknologietan dugun espezializazioari keinu eginez. Urdinak, askotan adimenarekin, konfiantzarekin eta segurtasunarekin lotuta, gure nortasuna indartzen du.

Hazten jarraitzen dugu

2010ean, Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak zentro teknologiko gisa aitortzea lortzen dugu.

Gainera, 93 lankide izatera heltzen gara.

2010

Vicomtech-en KUKA izeneko lehen beso robotikoa eskuratzea

Medikuntzako laborategirako Vicomtech-en KUKA izeneko lehen beso robotikoa erosten da.

2012

Gure 2. eraikina

Hazten jarraitzen dugu, eta gure bigarren eraikina bereganatzen dugu, Mikeletegi pasealekuan 63. zenbakian.

2013

Linkedineko kontua zabaltzen dugu

Sare sozialei bide emango diegu.... eta gure lehen argitalpenak egingo ditugu LinkedInen.

2014

Industria saila sortzen da

Euskal Industria Sarearentzat erreferentziazko zentroa izateko gure apustuaren barruan, gure Industria Saila abian jartzen dugu.

2015

15. urteurrenaren ospakizuna

Gure 15. urteurrena ospatzen dugu! Urte honetan ISO 14001, Euskaliten Zilarrezko A eta ZTBES akreditazioa lortu ditugu.

Gainera, 112 lankide ginen taldean.

CARLOTA erosten dugu

Gure lehen Ibilgailu Autonomo eta Konektatua Vicomtech-era iristen da eta CarLOTA izena hartzen du. Urte horretan bertan Human Resources Strategy for Researchers (HRS4R) saria jasotzen dugu.

2016

2017

GKN saria gure bikaintasunari

GKNko Batzorde Exekutiboak Bikaintasun Saria ematen dio GKN Driveline Legazpiri Teknologia kategorian, Sarikirekin eta gurekin lankidetzan egindako proiektuagatik, barne eraztun forjatuetarako kontakturik gabeko neurketari buruz.

2018

Beste eraikin bat

Vicomtech-ek eboluzionatzen jarraitzen du. Hazten jarraitzen dugu eta leku gehiago behar dugu; horregatik, beste eraikin zati bat eskuratzen dugu, 61. zenbakia, eta ISO 14001 ziurtagiria lortzen dugu.

BRTArekin bat egin eta gure adin nagusitasuna ospatzen dugu

Eusko Jaurlaritzak Basque Research & Technology Alliance (BRTA) eratzen du, eta Vicomtech 17 kideetako bat da. Nazioarteko Aholku Batzordea ere eratzen da.

Gainera, aurten 18. urteko jarduera ospatzen dugu, eta Mario Barralek erretiroa hartu zuen, Vicomtech-en barruan erretiroa hartzen lehena izanik.

2019

2020

Pandemia iristen da

COVID-19aren pandemiak jarduera presentziala geldiarazten du, eta urrunetik funtzionatzen hasi gara, gutxieneko zerbitzuak izan ezik; hala ere, etengabe hazten ari gara. 166 lagun ginen jada taldean.

Jarduera presentzialera itzultzea

BAICen integratzen gara

Gure lehen bulegoa Bilbon

Urrian jarduera presentziala itzuliko da, dagozkion segurtasun eta higiene neurri guztiekin. Gainera, hilabete horretan bertan gure lehen bulegoaren inaugurazioa egin genuen Bilbon. 2021ean ISO berri bat lortu genuen, 27001 zenbakia, eta, gero eta digitalagoa den mundu honetan giltzarri den ziurtagiri horri esker, informazioaren segurtasunaren kudeaketa eraginkorra bermatzen dugu, konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna ziurtatuz.

BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) eratu zen eta Vicomtech bazkide sortzaile gisa sartu zen bertan.

2021

2022

Arrakastaz betetako urtea

Kudeaketan bikaintasuna lortzeko bidean, aurten Euskaliten Saria lortu genuen talentuaren kudeaketan jardunbide egokiak izateagatik. Gainera, ISO 22301 ziurtagiria dugu. Arau hori ezartzeak berekin dakar Jarraitutasun Planak eta Probak egitea, disrupzioei erantzuteko, inpaktua murriztuz eta negozioaren jarraitutasuna ziurtatuz. Zilarrezko Bikain Saria ere ematen zaigu, euskarak gure lantokian duen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen duena.

Aurten ere gure gobernantza ereduak bilakaera izan du eta bi dibisio sortu dira: Industria eta Garraioa eta Segurtasuna.

Vicomtech MUBIL Poloan sartzen da, eta dagoeneko 260 pertsona gara plantillan

Eusko Jaurlaritzak Polo Mubil eraikiko duela iragarri du. Eragile publiko eta pribatuekin batera, Vicomtech-ek ere parte hartuko du, mugikortasun adimenduneko ekimenak bultzatzeko.

Komunitatea sortzeko, talentua erakartzeko eta gure marka irudia indartzeko, Instagrameko profil berria ere ireki dugu!

2023

2024

Vicomtech Bilbao + gure 5. eraikinaren egoitza berriaren inaugurazioa Donostian

Hazten jarraitzen dugu! Vicomtech-ek eraikin berria erosten du Donostian (65. zk.) eta egoitza berria inauguratzen du Zorrotzaurren, Bilbon, Bilbo-Bizkaia AAko hub gisa sendotzeko, talentua erakartzeko eta Euskadiren gaitasun zientifiko-teknologikoa indartzeko. Aurten, gainera, ISO 13485 ziurtagiria lortu da.