

Hitzek konektatzeko, hunkitzeko eta arrastoa uzteko ahalmena dute. Oso gutxi dira eskertza-mezu bat jasotzea bezain bereziak diren gauzak. Eta gutun baten bidez iristen bada? Are bereziagoa. Izan ere, gutuna egunerokotasunean beti adierazten ez den horren benetako islada da.
Gaur, bigarren gutun oso berezi bat partekatu nahi dugu zuekin, VicomTeam osatzen duzuen pertsona guztiei zuzendua.
Gure 25. urteurrena dela eta, Zuzendaritza Batzordeak eskertza eta aitortza hitz batzuk eskaini nahi izan dizkizue, elkarrekin lortutako guztiagatik. Lankide bakoitzak bere lantokian aurkitu du gutuna.
Izan ere, 2000. urtean ideia xume gisa sortu zen ametsa gaur egun errealitate bihurtu da: 300 lagun baino gehiagoko zentro bat, zuen konpromisoari eta dedikazioari esker posible izan dena, proiektu honetan lehen egunetik parte hartu duzuenetik.
Gaur, inoiz baino gehiago, ESKERRAK eman nahi dizkizuegu ✨

