

Duela 25 urte bide bati ekin genion ikuspegi argi batekin: mundu konektatuago, adimentsuago eta gizatiarrago bat irudikatzea. Gaur, Vicomtechen 25. urteurrena ospatzen dugu, eta historia honetan giltzarri izan zaretenekin egin nahi dugu: zuekin guztiokin.
Hurrengo hilabeteetan, gure bilakaera elkarrekin aztertuko dugu, bidaia honetan parte hartu dutenen ahotsa entzungo dugu eta aurrean ditugun erronkak eta aukerak arakatuko ditugu.
Etorkizuna ez da bakarrik eraikitzen, taldelanean sortzen da. Aurten, inoiz baino gehiago, zu bide honen parte izaten jarraitzea nahiko genuke.
Hori dela eta, gutun hau zuretzat da. Vicomtech eraikitzen lagundu eta egunero bultzatzen jarraitzen duzuen lankide, bazkide, bezero eta lagun guztientzat. Eskerrik asko.
Jarrai dezagun munduaren ikuspegia eraikitzen.


