Gure 25. urteurrena dela eta, bide luze honetan, ezin ditugu ahaztu gurekin egon zareten pertsona guztiak. Zuen profesionaltasunari eta produktu zein zerbitzuen kalitateari esker, gure jarduera hazten jarraitu ahal izan dugu.

Bosgarren gutun hau gure hornitzaileei zuzenduta dago. Vicomtechen, gure ikerketa lana ez ezik, benetako aliatu estrategikoak izan zareten

hornitzaileei esker aurrera egin ahal izan dugu.

Eskerrik asko erantzuteko duzuen gaitasunagatik, zuen hurbiltasunagatik, etengabeko hobekuntzaren, berrikuntzaren eta bezeroarenganako arreta paregabea Vicomtechekin partekatzeagatik.

Guretzat harro egoteko modukoa da horrelako lankidetza-sare konprometitu bat izatea.

Eskerrik asko gure historiaren parte izateagatik!