

Aurten mugarri oso berezi bat ospatzen dugu: gure 25. urteurrena. Bide honetan ezin ditugu ahaztu bidelagun izan zareten guztiak, Vicomtech-en garai ezberdinetan lan egin duzuenok, eta zuen ahaleginarekin, ezagutzarekin, konpromisoarekin eta ilusioarekin zuen arrastoa utzi duzuen guztiok.
Zuei esker, gure alumni sareari esker, gara gaur garena. Zuen ideiek, ikerketen emaitzek, dedikazioak eta ekarpenek gure gaitasun zientifiko-teknologiko eta gizatiarren oinarriak sendotzen lagundu dute.
Gure historiaren eta etorriko den guztiaren parte zarete.
Bihotz-bihotzez,
Eskerrik asko!

